XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Potentzialtasuna versus Boterea

SPINOZAREN filosofia ez da hasierari buruzko edo hasiera berriari buruzko filosofia.

Munduaren birreraikitzea gauzen osaketa-birrosaketa fisikoa besterik ez da: etengabeko da natura historiko, praktiko eta etiko-politikoaren mekanismoak natura fisikoan txertatze-prozesua.

Prozesu eta une hauek ez dira dialektiko.

Spinozarengan ez dago lekurik dialektikarako, zeren ontologiaren eraikitze prozesuak ez baititu ezagutzen negatiboa eta hutsa, paradoxan izan ezik.

Spinozaren pentsamenduak negatiboa eta hutsa ezagutzen ez dituen bezala, ez ditu sublimazioa eta sintesiaren mekanismoak ezagutzen.

Berriak, koalitatiboki desberdina dela, eraikitze-prozesuaren konplexitatearen marka darama Spinozarengan, hala maila fisikoaren gaineko beraien determinazio dinamikoan, nola beraiek, maila historiko eta etikoaren gainean ezartzen duten determinazioan; ez inolako dialektikarik, beraz.

Pentsamendu modernoaren lehen saio materialista hutsa da eraikitze-dinamika fisiko eta etiko hau.

Eraikitze-prozesuak, gainera, zientzia eduki behar du askatasun-ekintzen metapentzat.

Prozesu horrek ez dauka zientzia naturatzat, bigarren naturatzat baizik; ez ezaguera bezala, bereganatze bezala baizik; ez bereganatze indibidual legez, bereganatze kolektibo legez baizik; eta botere lez, potentzia lez baizik.

Honela, Spinozaren etika bere zientzia da izaki objektiboaren zientzia, zeinak askatasuna ezagutzen baitu ez bere natura propiotzat baizik eta bere tentsio propiotzat.

Beraz, gizakien ekintzek naturaren potentzia handitzen dute, urrunagorat eraman eraziz.

Natura eta bigarren naturaren erlazioa, eraikitze-ontologiaren une estrategiko hori, gizakien inteligentziak eratzen du.

Spinozari jarraituz, zera esan daiteke: bizi garen krisi orokor honetan bertan (krisi politiko, ekonomiko, sozial, kultural eta ideologikoa), izakia isistitzeko beste posibletasun bat agertzen dela, non askatasun bideak berak etikaren bidez, inolako dialektikarik gabe eraikitze-prozesuaren beraren aldeak baitira.

Nola eraiki daiteke etika orokor bat bere burua orokortzat edukitzen duen beste etika mota baten aurrean?

Logikak bi orokortasun batera egotea ez du uzten.

Erlazio hori bakarrik gerta daiteke baldin eta bi orokortasunetik bat huts bada.

Gure etsaia boterea da.

Berak ezin ohar dezake balore gabekorik denik.

Guk ere geure esistentziaren projektuaren etika erreinbindikatzen dugu.

Beraz, aurkakotasun horretan ezin liteke izan inolako gaindikotasunik, ezelako sintesirik.

Nola gerta liteke dialektikarik kasu honetan?

Hemen ezin daiteke dialektikarik izan.

Are gehiago, marxismoaren historian ezagutu den era dialektiko negatibotik antagonismora iragan beharra dago.

Antagonismo hau ez dagokio gizarte zibila eta Estatuaren arteko kontrakotasunari, zeren ez baita agertzen soil-soilik maila honetan: Estatu produktugilearen maila asko ere zeharkatzen du.

Dialektika era guztiak, marxiarra barne, utzi beharrean gaude.

Dialektika baloreen, historien eta bizitzen antagonismoa bihurtu behar da.

Autobalorapen sozialean, normatiba desberdinak elkarren aurka jarri beharra dago, ez botere ezberdinak.

Gakoa zera da, gure historia propioaren egia politikoki eta alternatiboki eraikitzea.

Egia da azarearen ondorioak garela, baina, nahi dugulako, azare hori potentzia bihur dezakegu.

Beraz, bizitzeko baldintzak gauzatu behar ditugu, askatasuna, beste askatasuna mota bat eraikitzeko.

Horretarako, langile mugimenduan oso erroturik egon diren ia ohitura guztiekin hautsiz, botere lortzearen ideiarekin apurtuz, langileriaren diktaduraren helburua baztertuz, sozialismo errealaren azken dirdirekin moztuz, dagoenaren gestiogintzaren projektuarekin ebakiz, boterea beronetik aldendu behar deneko errealitate areriotzat hartu beharra dago.

Boteretik defendatu behar da.

Ezin konkista daitekeen boterea murriztu behar da, norberagandik boterea aldendurik mantendu behar da.

Arazoa, hortaz, norberaren burua gizarte alternatibotzat baieztapenean datza.

Espazio edo kokagune propioak bereganatu eta gestionatzea da helburua: hauxe da subjektu berriak lortu beharko dutena.

Antagonismoak, beste aldetik, ez du suposatzen xede antiestatar orokorra.

Beraz, botere estatararekiko bigarren gizartea antisimetrikoa da: ez du ezelako aurkakotasun bilatzen: aitzitik, boteretik aldendu guraz, espazio askatuak, non haz eta hez baitaitekeen, bilatzen ditu.

Hortarako, bitartekaritza behar da kokagune propioak eraikitzerakoan.

Arazoa zerean datza, autonomia gordetzean.

Hola ikusirik, mugimendu sozial berriak eta herri mugimenduak, beren buruak autodefinituz eta autodefendatuz, ez dira higitzen inolako dialektikaren arabera.

Dialektikaren porrota suposatzen baitu politika egiteko era berri honek.

Potentzia produktibo berriak, hauxe baita hemen aritzen ari garenekoa, une berean antagoniko, autonomo eta bitartekaritza-lanak egiteko gai izan behar du.

Era honetan, etikan oinarrituko den politika berria egin daiteke.

Politika berri honek, lehen esan bezala, sortzapen erradikalaren elementutzat autobalorapena eduki behar du.

JOSEBA TOBAR-ARBULU

INGENIERIA